Rules of the game in Basque – Arautegia

Hitzaurrea

Bizirik atera den Erret artxipelagoko Azti bat zara. Izugarrizko zubien bitartez konektatutako milaka uharte komposatzen duen lurraldea. Iraganean, zubi hauek, artxipielagoko haunditasuna eta merkataritzaren loraldia onartzen zuten. Artxipielagoko ondasun guztiak, zubi hauen bitartez bidaltzen ziren biztanleria guztiaren arduragabetasun eta erosotasunerako. Baina gaur egun, sobrepoblazio, baliabide naturalen falta eta Aztien kodizi-itsutasunaren ondorioz, Erret-ko artxipielagoan eutsiezinezko desberdintasunak agertzea sortarazi du. Egunero, lurra erdibitzen da eta huarte txikienak itxasoak akabatzen ditu. Gaur egun, artxipielagoko huarte haundi eta babestuen inguruan borrokatzen dute Aztiek. Huarte etsai hauetan bizirik jarraitzeko, zubi hauek gurutzatu eta beste Aztiekin borrokatzea derrigorezkoa da bere lurraldea erreklamatzeko.

Prestaketa

Jokalari bakoitza “Bastion/Fort” karta bat hartzen du. Kokatu 2 “Zubi” kartak joko-eremuan.

“Clash of Decks” joko bat hasi baino lehen, aukeratu ezazue zein formatuan jokatu nahai duzuen.

Lehendabizi, aukeratu joko modu bat: “Bakarlari modua” bakarrik jokatzeko edo “Duel modua” bi jokalariekin jokatzeko. Beste joko moduak (Kooperatibo, 2v2, “Free -for-all”, Legacy…) laster egongo dira eskuragarri.

Gero, aukeratu formatu bat: Aurreraikia, “Draft”, Eraikia. Oharra: “Bakarlari moduan” jokatzen baduzu, ezin duzu Eraiki formatua aukeratu.

AURRERAIKIA:
Zure lehenegoko jokoetan formatu hau aukeratzea gomendatzen dugu. Jokalari bakoitza Aurreraikitako karta-sorta bat aukeratu behar du. “Bakarlari moduan” jokatu nahai ba zenuke, beste hiru karta-sortak “AI”-aren karta sorta eraikiko dute. “Starter deck” kopia bakarra behar duzu Aurreraikitako formatua jokatzeko. Azpian, aurreraikitako 4 karta-sorten zerrendak daude:

  • DECK 1 : ANNIHILATION, BARON, BOOM!, BRUTE, CARAPACE, PARTISAN, REVENANT, TROLL
  • DECK 2 : ABOMINATION, ALPHA, COMBUSTION, LIEUTENANT, MICROCTOPUS, OGRE, SCRIBE, SHAMAN
  • DECK 3 : BRIGAND, DISCIPLE, GNOME, GRRR, MARTYR, METEORITE, PARASITE, VORTEX
  • DECK 4 : ABERRATION, ASSASSIN, CARNIVORE, CYCLONE, MACHINE, MUTANT, REPTILE, ZOMBIE

DRAFT:
Aurreraikitako karta-sorta guztiak frogatu ostean, “Draft” formatua jokatzea gomendatzen dugu. Formatu honetan, jokalariek partekatutako karta-sorta batetik eraikitzen dute beraien eskuaren 8 kartak. Nahastu ezazue karta guztiak karta-sorta bakar baten. Gero, erakutsi goiko lehenengoko 4 kartak. 4 karta honetik, “A” jokalariak karta bakarra aukeratu behar du. Gero “B” jokalariak gainerako kartetatik, 2 karta aukeratu behar ditu. Azkez, “A” jokalariak, azkeko karta hartzen du. Errepikatu prozesu hau, baina txanda honetan, “B” jokalaria lehenengoko karta aukeratzen hasten da. Errepikatu jokalari bakoitzak 8 karta eduki arte. “Starter deck” kopia bakarra behar duzu “Draft” formatua jokatzeko.

ERAIKIA:
Eraikitako formatua mekanika guztiak, gaitasun bereziak eta sinergiak ondo menderatzen dituzten adituentzat diseinatuta dago. Jokoa hasi baino lehen, jokalariek bere karta-sortak prestatzen dute 10 karta aukeratuz. “A jokalariak bere karta-sortaren 10 kartak erakusten hasten da. Karta hauetatik, bakarra aukeratzen du “B” jokalariak bastertzeko. “A” jokalariak ezin du karta hori erabili. Gero, “B” jokalariak bere karta-sortaren 10 kartak erakusten hasten da. Errepikatu prozesua. Gero “A jokalariak “B” jokalariaren karta-sortaren 9 kartetik beste karta bat bastertzen du. Azkenegoz, “B” jokalariak “A” jokalariaren karta-sortaren 9 kartetik beste karta bat bastertzen du. Jokalari bakoitzeko bi kartak bastertu ondoren, jokalari bakoitzak bere 8 karten karta-sortarekin jokatuko du. Jokalari bakoitzak “Starter deck” kopia bat behar du Eraikitako formatua jokatzeko.

Jokalari bakoitzak bere kartak nahasten ditu, hori izango da bere eskua. Gero, bere eskuko ezkerreneko lekuan bere “Bastion” karta kokatuko du. Lehenengo jokalaria erabakitzeko, txanpon bat bota airera. Irabazlea, lehenengoko txandan, 6 Manarekin hasiko da.

Nola jokatu

Jokalariek bata bestearen ostean jokatzen dute. Txanda bakoitza 3 fase ditu:

1 fasea – Mana birsorkuntza:

Jokalari bakoitzak eskuan dituen karten kopuruaren “Mana” kopuru berdina irabazten du (“Bastion/Fort” karta barne). “Mana” Karten balioa ordaintzeko erabiltzen da . Jokalariek 2. fasean erabili ahal dute Mana hau.

2 fasea – Deialdia:

Jokalariak, 1. fasean irabazitako hain beste Mana erabili ahal dezake bere eskuko kartak jokatzeko. Jokalari bakoitzak bere eskuko ezkerreneko 4 kartak bakarrik joka dezake (“Bastion/Fort karta ezik).

Karta bakoitzaren Mana kostua Goiko ezkerreko izkinan agertzen da. Txanda bakoitzeko ez erabilitako Mana-a galtzen da. Jokalariek ezin dute 1. fasean irabazitako baino Mana gehiagorik erabili.

Joko-eremua bi ilaretaz osatuta dago. Karta bat jokatzerakoan, zein ilaran kokatzea erabakitzen du jokalariak.

Jokalari bakoitzak bere erresuman bakarrik joka dezake kartak: A Jokalaria “Zubi” karten ezkerran kokatzen ditu bere kartak, B Jokalariak aldiz, “Zubi” karten eskuman kokatzen ditu bere kartak. Ez dago mugarik kartak ilara bakoitzean kokatzeko orduan. Eskutik, joko-eremuan kokatzen dira Deitutako izakiak, jokalaria nahi duen ilaran, ahozpez, jokuan dauden izakien atzean. Kartek jokoan jarraitzen dute suntsitzen diren arte.

3 fasea – Erasoa:

Izaki bakoitzak Bizi-Puntuak eta Eraso Balioa ditu.

Izakiek ezin dute eraso jokoan sartzen diren txandan. Eraso Balioaren kopurua eragiten dio kalte moduan jokalariaren izaki bakoitzak aurkako izaki bati. Izakiek lehenetsiko orden batean aktibatzen dira: Lehenengo, goiko ilara, “Zubi” kartaren urrunago dagoen Izaki kartatik hasita; Bigarren, beheko ilara, “Zubi” kartaren urrunago dagoen Izaki kartatik hasita.

Bere Bizi-Puntuko bezainbesteko kaltea jasatzerakoan, Izakiak suntsitzen dira. Erasotzailearen Eraso Balio guztia jasatzen dute Izakiek, suntsitzerakoan, karta hori eskura bueltatzen da, eskuinetara.

Gero, ilaran dauden izaki guztiak “Zubi” kartara hurbildu hutsunerik ez uzteko. Izaki guztiek, txanda amaitzerakoan, Bizi-Puntu guztiak berriztatzen dituzte.

Erasoetan, Izaki bakoitzak bere Eraso Balio guztia egiten dio aurkako ilaran hurbilen dagoen Izakiari. Aurkako Izakirik ez balego, Izakiak kalte guztia zuzenean aurkako “Bastion/Fort” kartari egingo lioke.

“Bastion/Fort” kartak kaltea hartzen dutenean, kaltea jaso duen jokalariaren eskuan, jasandako kaltearen hainbeste posizio eskumatara ordezkatu.

“Bastion” karta eskuaren eskumara ailegatzen denean, suntsitzen da: “Fort” aldeari buelta eman eta eskuko ezkerreneko partean ipini. “Bastion”-ari egindako gehiegizko kaltea ez da “Fort” kartara transferitzen. “Fort” karta, jokalari baten eskuaren eskumatara ailegatzen denean, jokalari horrek jokoa galtzen du.

Joko amaiera

“Fort” karta, jokalari baten eskuaren eskumatara ailegatzerakoan, jokoa amaitzen da. Aurkariak irabazten du jokoa.

Erreferentzia orria

Izakiak deitzerakoan, jokoan geratzen dira suntsituak izan arte.

Sorginkeri kartak zure txandaren Deialdi edo Eraso faseetan bakarrik joka ditzakezu. Sorginkeriek helburutzat edozein Izaki har dezakete. Sorginkerien ondorioak, karta jokatu eta berehala aplikatzen da. Gero, kokatu Sorginkeri hori jokalari horren eskuaren eskuman.

Gaitasun berezien zerrenda

Ikono hauek Izakien gaitasun bereziak irudikatzen dituzte. Gaitasun berezi hauek, Izakia jokoan dagoenean bakarrik hartzen dira kontuan.

Splash : Objetiboari ETA alboko ilaran, posizio berean dagoen Izakiari egiten dio kalte.

Perforation : Objetiboari ETA ilara berdinean dagoen hurrengo Izakiari egiten dio kalte (“Bastion/Fort” kartari izan ezik).

Rage : Joko-eremuan sartzerakoan, Aurkako Izakiak eraso ahal ditu (“Bastion/Fort” karta izan ezik).

Protection : Izaki honi, txanda bakoitzean, erasotzen dion lehenengoko Izakiaren kaltea, 0ra murrizten da.

Indestructible : Ez du Sorginkerien kalterik edota ondoriorik jasatzen.

Berserk : Izaki honek erasotzen duen bakoitzean eta aurkako Izaki bat suntsitzen duenean, berriro eraso ahal du.

Sprint : Izaki honek erasotzen duen bakoitzean, “Zubi” kartaren hurbilen dagoen karta izan arte mugitu. Eraso honetarako, +x kalte egiten du, Non x = gainditu dituen Izakien kopurua da.

Aura : Ondoko Izaki bat gaitasun berezi honetaz baliatzen da.

Bakarlari modua – Partida azkarra

Clash of Decks bakarrik jolasteko aukera ematen dizu Bakarlari moduan, “Partida azkarra” edo “Partida pertsonalizatua”-ren bidez. Oinarrizko jokoan erabiltzen diren arau berberak erabiliz. Oinarrizko jokoaren eta Bakarlari moduaren arauak kontraesanean badaude, Bakarlari moduaren arauak erabili. “AI” modu honetan etsai moduan harituko den adimen artifiziala da.

Prestaketa:

“Bastion/Fort” karta bat hartu. Kokatu 2 “Zubi” kartak joko-eremuan.

Kartak nahastu eta 32 karta-sorta bat egin.

Goiko lehen 4 kartei buelta eman. 4 karta hoietatik, eskuratu ezazu karta bakar bat. Beste hirurak “AI”-ak eskuratzen ditu. Errepikatu prozesu hau zuk 8 karta eduki arte eta “AI”-ak 24.

Nahastu zure 8 kartak eta “Bastion” karta zure eskuko ezkerreneko lekuan ipini.

Nahastu “AI”-aren 24 kartak ahoz beherako karta-sorta bat sortzeko. Jarri “Bastion” karta karta-sortaren azken karta bezala. Hasi jokoa. Lehenengoko txandan, 6 Manarekin hasiko duzu.

Nola jokatu:

Zure txanda oinarrizko jokoaren arauekin jokatzen da hertsiki. Zure txanda amaitzerakoan, “AI”-aren txanda jokatzen da.

1 fasea: Mana birsorkuntza

“AI”-ak lehenetsitako mana kopuru bat lortzen du. “Partida azkarra” moduan, 6 mana lehenetsita eta +1 mana jokoan duen Izaki bakoitzagaitik.

2 fasea: Deialdia

“Ai”-ren karta-sortaren goiko karta hartu eta “AI”-aren erresuman, goiko ilaran, jada jokoan dauden izakien atzean jokatu.

Jokatutako karten balioa “AI”-aren mana osoaren berdina edo handiagoa ez bada, hartu hurrengo karta “AI”-aren karta-sortatik. Gero, “AI”-aren erresuman, beheko ilaran, jada jokoan dauden izakien atzean jokatu.

Jarraitu kartak jokatzen, goiko eta beheko ilarak txandakatuz, jokatutako karten balioa “AI”-aren mana osoaren berdina edo handiagoa izan arte.

“AI”-k Sorginkeri karta bat jokatzen badu, sistematikoki, “Zubi” kartatik gertuen dagoen Izakia hartzen du helburutzat, une horretan dagokion ilaran. Helbururik ez balego, Sorginkeria ez du ondoriorik, ondorioz baztertu “AI”-aren baztertutako karten karta-sortan. “AI”-ak ez du mana erabiltzen helbururik ez duten Sorginkerietan. “AI”-aren baztertutako karten karta-sorta, suntsituako Izakiek eta berak erabilitako Sorginkeriek osatzen dute.

3 fasea: Erasoa

“AI”-aren suntsitutako Izakiek eta jokatutako Sorginkeriek “AI”-aren baztertutako karten karta-sortan kokatu. “AI”ak zure Izaki baten erasoa jasaten duenean, karta-sortatik ahoz gora baztertu jasotako kaltearen karta kopuru berdina.

“Ai”-aren karta-sorta husten denean eta “Bastion” karta agerian geratzen denean, emaiozu buelta bere “Fort” aldea agertzeko. Gero, baztertutako karten karta-sorta nahastu eta “Fort” kartaren gainean kokatu, karta-sorta berri bat sortuz.

Joko amaiera eta garaipen baldintzak

Bi egoera honetako bat gertatzen denean jokoa amaitzen da. Zure “Fort” karta, eskuaren eskumatara ailegatzen bada, Jokoa galtzen duzu.

“AI”-aren karta-sorta bukatzen bada eta bere “Fort” karta ikusten bada, azkenengoko txanda bat jokatzen du “AI”-ak. Azken txanda hori gainditzen baduzu, jokoa irabazten duzu.

Bakarlari modua – Partida pertsonalizatua

Egokitu “AI”-aren zailtasun-maila eta saiatu bostgarren mailara ailegatzen! “Partida pertsonalizatua”-k jokatu baino lehen, partida pare bat “Partida azkarra” moduan jokatzea gomendatzen dizugu, “Clash of Decks”-eko “Bakarlari modua”-ren arauak eta berezitasunak hobeto ezagutzeko.

1 / “draft”-aren ostean, zailtasun maila aukeratu:

Erreza: Zailtasun puntu 1

Normala: Zailtasun puntu 2

Zaila: 3 zailtasun puntu

Heroikoa: 4 zailtasun puntu

Heroikoa: 4 zailtasun puntu

2 / Gero, egokitu “AI”-a aukeratutako zailtasunaren mailara:

Erabaki “AI”-aren “Mana birsorkuntza” faseko Mana aldakorraren kopurua:

+1 Mana jokoan duzun Izaki baokitzagaitik (+0 Zailtasun puntu)

+2 Mana jokoan duzun Izaki baokitzagaitik (+2 Zailtasun puntu)

Erabaki “AI”-aren “Mana birsorkuntza” faseko Mana finkoaren kopurua:

6 (+0 Zailtasun puntu)

7 (+1 Zailtasun puntu)

8 (+2 Zailtasun puntu)

9 (+3 Zailtasun puntu)

10 (+4 Zailtasun puntu)

Erabaki lehenengoko jokalaria:

Jokalaria (+0 Zailtasun puntu)

“AI”-ak (+1 Zailtasun puntu)

Erabaki “AI”-aren resilientzia:

“Bastion” karta gabe “AI”-ak “Fort” kartarekin hasten da jokoan (-1 Zailtasun puntu)

“Bastion kartarekin (+0 Zailtasun puntu)

Erabaki “AI”-aren erresistentzia:

Zure erasoak, Eraso Balioaren kopurua egiten diote “AI”-aren karta-sortari (+0 Zailtasun puntu)

Zure erasoak, Eraso Balioaren kopurua -1 egiten diote “AI”-aren karta-sortari (+2 Zailtasun puntu)

Erabaki “AI”-aren Izaki guztiek irabazten duten gaitasun berezi bakar bat:

Ezer (+0 Zailtasun puntu)

Splash (+1 Zailtasun puntu)

Perforation (+1 Zailtasun puntu)

Rage (+1 Zailtasun puntu)

Protection (+1 Zailtasun puntu)

Berserk (+1 Zailtasun puntu)

3 / Orain, Jolastu!

Arauen galderaren bat edo iradokizunen bat duzu? Harremanetarako: info@grammesedition.fr

FAQ – General

“Clash of Decks” jokatu dezaket “Starter Kit” bakar batekin? “Starter Kit” bakarra behar duzu Bakarlari modua edo “Duel” modua jokatzeko (“Draft” formatua). “Duel” modua jokatzeko (Formatu Eratua), jokalari bakotzak “Starter Kit” bat behar du.

“Zubi” kartatik hurbilago dagoen Izaki bat suntsitzen bada, alboko Izakiak zubitik hurbilago mugitu beharko nituzke, edo txanda amaitu arte dauden lekuan geratzen dira? Izaki bat suntsitzen denean (eta, beraz, jabearen eskuaren eskuinera bidaltzen denean), gainerako izaki guztiak “zubi” kartaren hurbilago mugitu behar dira, utzitako espazioa betez.

Posible da zure Deialda fasean Izakirik ez deitzea? Bai, nahai baduzu edo manarik ez bazenuke, posible da deialdirik ez egitea.

Nire eskuan ditudan karta guztiak jokatu ditzaket (“Bastion/Fort” karta ezik)? Ez, gutxienez karta batekin geratu behar zara. “Bastion/Fort” karta bakarrik geratzen bazaizu, karta hori zure eskuineneko karta bihurtzen da, eta, ondorioz, jokoa galtzen duzu.

Kontuan hartuta nire eskuko ezkerraldeko 4 kartak bakarrik joka ditzakedala (“Bastion/Fort” karta kontatu gabe), Deialdi fase osoan 4 karta berdinak izan behar dira, edo karta bat jokatzerakoan hurrengo karta jokatzeko baimena ematen dit? Deialdi fase barruan karta bat jokatzerkoan, ezkerreko bostgarren karta laugarrena bihurtzen da. Ondorioz, Deialdi fasean, karta hori jokatu dezakezu.

Jokatzen hari zaren kartak, jokoan dauden karten tartean kokatu ditzaket? Ez. Karta bat ilara baten jokatzerakoan, beti “Zubi” kartaren urruneko lekuan kokatu behar duzu.

Eraso batek Izakiak dituen Bizi-puntuak baino kalte gehiago eragiten badiote, soberako kaltea lerro bereko hurrengo Izakiari edo “Bastion/Fort” kartari egingo litzaioke? Ez, soberako kaltea galtzen da. Ondorioz, eraso-balio handi bat, “Bizi-puntu” gutxi dituen Izaki batekin “Tankeatzea” posible da.

“Bastion/Fort” kartaren ezkerreko kartak jokatzen baditut, “Bastion/Fort” karta ezkerrera mugitzen da automatikoki. Gero, Izakiak suntsitzerakoan eskuko ezkerretara bueltatzaen dira. Ondiorioz, sistema honek, sendaketa moduan erabili ahal da? Bai!

Zenbat eta Izaki gehiago izan jokoan, orduan eta bizi-puntu eta mana gutxiago ditut? Bai. Sistema honi esker, jokalarien arteko botere-balantzearen etengabeko berregokitzapenak egiten dira.

Eraso batek “Bastion/Fort” kartak dituen Bizi-puntu baino kalte gehiago eragiten badiote, soberako kaltea “Fort” kartari egingo litzaioke? Ez. “Bastion” kartari egindako soberako kaltea galtzen da.

Noiz jokatu ditzaket Sorginkeri kartak? Eraso-fase edo Deialdi faseko edozein momentuan jokatu ditzakezu Sorginkeriak. Normalean izaki bat helburutzat izendatu behar da Sorginkeri karta bat jokatzerakoan. Sorginkeria jokatzerakoan berehala erakutsi behar da, eta eskuaren eskumara bueltatzen da Sorginkeriaren ondorioak aplikatu ostean.

Txanda batean Sorginkeri karta bat behin baino gehiagotan jokatu dezaket? Eskuan 5 karta edo gutxiago badituzu (“Bastion/Fort” karta barne), txanda horretan Sorginkeri karta berdina joka dezakezu bat baino gehiagotan (Mana kopurua ordaintzeko gai bazara).

Sorginkeriak jokoan sartzen diren hurrengoko txandan eragiten dute kaltea? Izakien moduan? Ez, Sorginkerien ondorioak jokoan sartzerakoan aplikatzen dira.

Gaitasun bereziak derrigorrezkoak dira? Bai, automatikoki eta sistematikoki aplikatzen dira Gaitasun bereziak. Aplikatu ahal balira, derrigorrezkoak bihurtzen dira.

Izaki bat baino gehiago batera suntsituko balira “Splash”edo “Perforation”-en eraginez, zein ordenetan itzuli behako lirateke eskura? Karten jabeak erabakitzen du zein ordenetan bueltatzen dira karta jauek eskuko eskumara.

FAQ – Special abilities

“Perforation” edo “Splash” duen Izaki batek “Protection” duen Izaki bati erasotzen badio, “Perforation edo” Splash” efektua aplikatzen da? Bai, aplikatzen da. “Protection” duen Izakiari zuzenean egindako kaltea bakarrik xurgatzen da.

Izaki batek “Perforation” gaitasuna duen izaki etsai baten erasoa jasaten badu. Erasotako izakiaren atzean izakirik ez balego, “Perforation”-en gehiegizko kaltea “Bastion/Fort” kartara pasatzen da? Ez. “Perforation” Izakiei bakarrik kaltetu ditzaioke (Inoiz “Bastion/Fort”-ari).

Izaki batek “Splash” eta “Perforation” balituzke, “Perforation” ere “Splash”-ak jasan duen atzean dagoen Izakiarekin aktibatzen da? Ez. “Perforation”-ek helburu izan den ilara beraren atzeko Izakiari bakarrik egiten dio kalte.

Aurkariaren ilara baten izakirik ez balego eta nire Izaki batek “Bastion/Fort” karta erasoko balu, “Splash” edo “Perforation” aktibatzen dira? Ez. “Splas” eta “Perforation” Izakietan bakarrika aktibatzen dira. Inoiz ez “Bastion/Fort” kartetan.

“Rage” gaitasuna duen Izaki batek “Bastion/Fort” kartari kalte egin lioke jokoan sartzerakoan? Ez. Jokoan sartzen den txandan, inoiz ere “Bastion/Fort” kartari eraso litzaioke “Rage” gaitasuna duen Izaki batek. Bakarrik aurkako Izakiei erasotzea uzten dio.

Sorginkeriek “Indestructible” gaitasuna duten kartek helburutzat hartu dezakete? Bai. Kalterik edo ondoriorik izan ez arren, “Indestructible” den Izaki bat Sorginkeri baten helburu izan lirateke.

“Spirit” duen Izaki bat zubitik hurbilen dagoena ez bada, bi eraso egiten ditu txanda horretan? Lehenengokoa “salto” egiterakoan eta bigarrena bere txanda delako? Ez. “Spirit” duen Izaki batek baten bakarrik erasotzen du txanda bakoitzean.

Noiz desagertzen da”Spirit” ematen dizun Eraso bonua? “Spirit” ematen dizun Eraso bonua, Eraso fasearen amaierarte irauten du.

“Berserker” gaitasuna duen Izaki batek aurkako Izaki bat suntsitzen badu eta ez balego beste Izakirik ilaran , “Bastion/Fort” karta erasotzen du? Bai, “Berserker” gaitasuna duen Izaki batek aurkako ilararen azkenengoko Izakia suntsitzen badu, beste eraso berri bat egin dezake eta, ondorioz, “Bastion/Fort” karta eraso dezake (Hala ere, karta hori txanda honetan jokoan sartu bada eta “Rage” gaitasunaren ondiorioz Eraso egingo balu, ezingo lioke “Bastion/Fort” kartari eraso).

“Berserker” gaitasuna duen Izaki batek berriro eraso dezake “Bastion” karta suntsitzen duenean? Ez. “Berserker” gaitasuna Izakiak suntsitzerakoan bakarrik aktibatzen da. “Bastion” karta ez da Izaki bat.

Noizarte iraun egiten du “Aura” gaitasuna ematen duen onura ondoko Izakian? “Aura” gaitasuna duen Izakiak, jokoan dagoen bitartean, bere alboko Izakia onura jasotzen du. Izaki hori mugitzen denean edo jokotik irteten denean (eta jokalariaren eskura itzultzen denean), “Auraren” alboko Izakia onura galtzen du.

“Aura” gaitasuna duen Izakiek norberaren “Aura”-ren onurez ere baliatzen dira? Ez, “Aura” duen Izakiak ez dute gaitasunaren onura hartzen. Alboko bi Izakiek baizik.

Translation : Burdi-Bikan